yuuuuuhhuuuuu!!!!

lunes, 7 de junio de 2010

TEKONOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko garaIkastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla

NETIKETAK

Netiketak delakoak arau batzuk baino ez dira baina arauak diren heinean ez dira derrigorrezkoak, borondatez burutzekoak baizik.Netiketek Sarean ere adeitasunez jokatzeko irizpide batzuk eskaintzen dizkigute, e-mail bakoitzaren atzean pertsonak daudelako, ikusten ez baditugu ere.Gauzak horrela, Netiketek norbanakoari sor zaion begiruneari erreparatzen diote. Batez ere, pribatasunaren beharra azpimarratzen dute. Hona hemen adibide batzuk:
RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu. .doc atzizkia duten dokumentuak Word-ek bakarrik ireki ahal ditu. RTF atzizkia dutenak, berriz, testu prozesadore ia guztiekin ireki daitezke. Aintzat hartu Word erabiltzen ez dutenak ere.
Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. Atzera eragiten dute mezu horiek, non goialdea dozenaka (edo ehunka) izen eta helbiderekin datorren. Horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kenduiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak erraz irakur dezan han zer esaten den.
Ezkutatu taldeetako helbideak. Bidaltzen diozunean mezu bat talde bati, ari zara mezu horretako irakurle bakoitzari agerian ipintzen taldeko guztien helbide elektronikoak, eta hori jende askori ez zaio bat ere gustatzen.
Netiketei buruz gehiago jakin nahiez gero, ondorengokoa helbide interesgarria duzue: http://eu.wikipedia.org/wiki/Netiketa

Tim O'Reilly on What is Web 2.0?

Tim O’Reilly, dagoeneko ondo dakigunez, Web 2.0 kontzeptuaren sortzaileetako bat da. Irlandarra jaiotzez, Cork-en jaio baitzen 1954. urtean, Software askearen bultzaileetako bat dugu ere. Hau guzti hau gutxi balitz, era berean, O’Reilly Media argitaletxearen sortzailea eta nagusia dugu.Bere hastapenetan literaturan interesa zuen arren, Harvard-eko Unibertsidadean Literatura Klasikoko ikasketak burutu zituen-eta (cum laude eta guzti), informatikak berehala erakarri zuen. Ondorioz, hainbat liburu idatzi zituen informatikarekin zerikusia zutenak. Esaterako; The Whole Internet User's Guide & Catalog, 1992. urtean. Horrela, bere trebezi guztiak, literaturakoa ere, informatikaren munduaren onerako erabili zituen, gehienbat Sareari etekina ateratzekotan. Adibide argia dugu 2000. urtean: Urte hartan Timek Safari Books Online delakoa plazaratu zuen eta berau, liburuak “on line” erosteko lehenengo web gunea izan genuen.Azkenik, 2004. urtean Web 2.0 kontzeptua jendeaurrean aurkezten zuen hitzaldi baten parte hartu zuen.

WEB 2.0

PROMETEUS: LA REV. DE LOS MEDIOS



Bideo honek, internetek gizartean duen eta izango duen eraginaz hitz egiten du. Internet beste mundu birtual bat balitz bezala ikus dezakegu, orain arte erabili izan ditugun komunikabideak (telebista, egunkariak, irratia...) desagertu egingo dira urteen poderioz eta internetek beteko du horien lekua.Bideoan, interneten bilakaera azaltzen du eta urte hauetan gehituko diren aurrerapenak zehazten ditu.
Ikusten dugunez, internet merkatu bat ere bada; horretan, mundu erreala eta mundo birtuala ez dute horrenbesteko ezberdintasunik... Geroz eta gehiago lortu nahi da eta ez dakit horrek nora eramango gaituen...Onartu behar da, internetek aurrerakuntza izugarriak dakartzala; honi esker, nahi dugun informazio guztia gure esku gelditzen da, edozein tokitako jendearekin komunikatu gaitezke... Gainera, onura hauek aisialdirako ere badira: pelikulak dohainik ikustea, online jolasak... Hamaika gauza aurki ditzakegu interneti esker.

REMOVE

Informazioaren gizarteak alde txarrak ere badituela ohartu naiz, dena praktikoagoa izan arren, intimitatea asko murrizten da, guk eskegito informazioa guk uste baino ekuragarriagoa delako zenbaitentzat. Ganera datu hauek manipulatu , kopiatu eta aldatzea ez da zaila ordenagailu munduan pixkat dakien batentzat. Zoritxarrez, hau ekiditeko monu bakarra, hauek ez erabiltzea da, hau da , erabili ezkero harriskuak asumitu beharrean aurkitzen gara.Nire iritziz, nahiz eta teknologia berriak praktikoak eta erosoak izan , kontuz ibiltzea komeni da. Ezer ez da txarra tamaina hartu ezkero.

Zer nolako eragina dute blogek irakaskuntzan?

Gaur egungo irakaskuntzan gero eta baliabide gehiago ari dira sortzen, hezkuntza mundua aberatsagoa eta eraginkorragoa bihurtzeko.Hori dela eta, teknologia berriek leku berezia ari dira hartzen.Ikasleek gogtsu parte hartzeko eta hainbat edukin bereganatzeko aukera eskaintzen dute. Baliabide edota irakasteko bide berrien artean aurki dezakegu bloga.Blogak erabiltzeak ikasleen autonomia, sormena, parte hartzea eta interaktibitatea garatzea dakar. Gainera, edozein motatako edukin landu daiteke. Horien artean Atzerriko Hizkuntza sartzen da, zalantzarik gabe. Adibidez, bai taldean edo bai indibidualki egiten diren lanak eskegiz eta ikasleen artean partekatuz webean itsatsi. Horrela beste ikastetxeek bloga bisita dezakete ideiak, edukiak... interesgarriak zein aberasgarriak izango zaielakoan. Azken finean, gure helburua ikasleek edozein ezagutza modu errazean eta inkontzientean barneratzea da eta blogek aukera hau eskaintzen digute.

jueves, 3 de junio de 2010